Guri buruz

Mugitu zaitez Gipuzkoan barrena garraio publikoa erabiliz,sartu mugitu.com-en
Hautatu irteera, helmuga nahiz denbora-tartea eta bilatu garraio ezberdinen ordutegiak, prezioak eta ibilbidea. Elkarren arteko garraiobide zuzenik ez duten herrien artean, bilatzaileak bertara iristeko konbinazio posibleak itzuliko dizkizu.

Mugi hadi!

Mugitu.com EHUko Informatika Fakultateko Joseba Alberdi eta Endika Esteibarren proiektua da eta Arraytxiki Web Laborategiaren Akuariumean ostatu hartuta dago.
Beta bertsioa da. Aurki beste herrialdeetako datuak ere izango ditu eskuragarri.

3 Comments »

 
  • Aitor(e)k dio:

    Zorionak bikote!

    Ideia ona iruditzen zait aurrera eraman duzuen proiektua.

    Ea jende artean zabaltzen den.

    Animo eta eutsi hasitako bideari!

    Aitor

  • Raul(e)k dio:

    Arestian deskubritu dut zuen weba (www.mugitu.com)… Benetan zorionak egin duzuen lanagatik, ze oso lanabes erabilgarria da…
    EITBko programa batean entzun nuen beste herrietako informazioa ere jartzeko asmoa duzuela… Egia da?? Euskal Herri osora zabaltzeko asmoa duzue??

    Bestaldetik, jakin nahi nuen ea datu base horren zati bat erabili daitekeen (ez naiz batere aditua Informatikan eta ez dakit ulertuko didazuen…). Adibidez, Udal batek (adib. Azpeitia) jarri dezake lotura bat zuen webekin non bakarrik Azpeitiarekiko garraioa aterako zen??? (joan-etorri aukera guztiak) Ez dakit horrelako aukerarik dagoen…

  • Mikel(e)k dio:

    Oso erabilgarria, zorionak! Ea laster beste herrialdeetara hedatzeko aukera dagoen. Gasteizen adibidez hiriko garraioaren autobus sarea Urrian aldatuko dela uste dut, eta orain arte ez bezala, lineen arteko konbinaketak sustatzea da helburuetako bat. Ez dakit posible litzatekeen mugitu.com hiri barneko garraiora moldatu eta Gasteizko informazioa gehitzea, hiritarrok linea berrien informazioa eskura izateko. Gasteizko udalak agian interesa izango du holako aplikazio bat herritarroi eskaintzeko (ez dakit jadanik horrelako aplikazio batean lanean ari ote diren) lineen aldaketa eramangarriagoa egiteko.

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>