Bloga

Gaur 8-n azaldu gara

Kaixo,

orain dela gutxi Gaur 8 astekarian azaldu gara eta gure proiektua jendeari aurkezten diote.

Jakin mina baduzue, hemen dago albistera lotura.

Ordenatu zure garraioak

Kaixo,

oraingo honetan aholku batekin gatoz, askok iada jakingo duzue baino beste batzuek oraindik ez. Orduan, jakin dezazuen bi herriak aukeratu ondoren, ordutegiak azaltzen den pantailan, garraioak ordenatzeko aukera eskaintzen dela. Hau da, bi herri horien arteko ibilbidea jatorrizko herriaren (beheko irudian “Tolosa”), helburuko herriaren (”Donostia”), iraupenaren, garraioaren eta prezioaren arabera izan daiteke ordenazio hori. Horrela, bilatzen ari zaren garraioa azkarrago bilatu ahal izango duzu.

Garraioak ordenatu aurretik
Garraioak ordenatu aurretik

Iraupenaren irizpidean klik egin eta gero, Tolosa eta Donostia arteko garraiorik azkarrenak ikusten dira beheko irudian.

Garraioak ordenatu ondoren

Garraioak ordenatu ondoren

Oharra: funtzio hau erabiltzeko Firefox, Google Chrome, Safari edo Opera bezalako nabigatzaile bat behar da. Momentuz ez dabil Internet Explorer-ekin.

Bloga sortu dugu

Ongi Etorri Mugitu.com-en blogera. Hemen gure inguruan sortzen diren berriak izango ditugu.